XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ondo zekian ori D. Jose'k eta ortantxe saiatu zan eguna joan eta eguna etorri: maitatzen eta Jaungoikoa nola maite erakusten.

Gañerakoa berez sortu zan.

Umeak beti bazuten zer edo zer apaizari esateko.

Aurtxoak, gutxienez, irripar motx bat.

Gazteak euren korapillo ta gora-berak azaltzeko etzuten itz aukeratuen billa burua autsi bearrik.

D. Jose'k berealaxe ulertzen zituan.

Eleiztar guztiak ezagutzen zuten D. Jose'ren biziera latza ta eskuzabaltasuna.

Guztiak, gañera, Sagrario bazterrean egin oi zituan egonaldien berri bazuten.

Meza nola ematen zuan, da...

Igarleak nunai

Arrazoi pixka bat ez ote zuten auxe apaiz jatorra esandakoan?

Danen buruan zegoan noski, D. Jose'ren bizialdia aien artean etzala betikoa izango.

Baña ikusi nai ez degunari begiak isten dizkiogu ta aiek ere bai.

Mingarri zitzaien nunbait.

Beti bezela andre berritsu bat baño geiago igarle biurturik agertu ziran.

Ara, zion batek, txutxu-putxu ari ziran batean: - Aizan, D. Jose bai omen zian.

- Bai zera... Nora? Gezurren bat izango den, neska.

Iñork etzekian ziurki esateko.

Nola jakin?